Politika -

Udazkenean

Ezker Anitzak autonomikoetan ere egin nahi du koalizioa Ahal Dugurekin

Izquierda Unidaren euskal federazioaren Kontseilu Politikoak adostu du lanean arituko direla bateratutako hautagaitza; "gizarte-transformazioko programa" aurkeztuko luke koalizio horrek.

Isabel Salud eta Iñigo Martinez Ezker Anitzako agintariak, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Isabel Salud eta Iñigo Martinez Ezker Anitzako agintariak, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Isabel Salud eta Iñigo Martinez Ezker Anitzako agintariak, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Anitza-IUk ostiral honetan adostu duenez, lanean arituko dira Ahal Dugurekin bateratutako hautagaitza osatzeko udazkenean egingo diren hauteskunde autonomikoetarako. Koalizioaren programa "gizarte-transformazioko programa baten inguruan" egongo litzateke.

Hala erabaki du Izquierda Unidaren euskal federazioak Santurtzin egindako Kontseilu Politikoak; aztertu dute nolako emaitzak lortu zituen Euskadin Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak ekainaren 26ko hauteskunde autonomikoetan. Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaileak eserlekua lortu zuen, Gipuzkoan.

Ezker Anitza-IUren Kontseiluak baloratu duenez, hauteskunde orokorrek erakutsi dute "eragile desberdinen arteko elkarlanak, programa komun baten gainean egindakoak, hauteskunde-garaipena gauzatu duela"; hori dela eta, Ahal Dugurekin koalizioa egiteko apustuaren aldeko lana egitea erabaki dute.

"Euskadi Berria-La Euskadi que queremos" programa

Uztailean eta abuztuan, Ezker Anitzak kanpaina abiatuko du, zeina "Euskadi Berria-La Euskadi que queremos" haren programaren gainekoa izango den; aipatu programa "oinarrizko agiria da", eta zehazten du Euskadi "integratzailea eta solidarioa" izan beharko litzatekeela. Ekonomian, pertsonak egon beharko lirateke beti jomugan, programa horren arabera.

Kanpaina irailean amaituko da. Orduan, asanblada batek adostuko du Ezker Anitza-IUren autonomikoetarako programa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAEko hauteskundeak 2024 Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak bideoak Podemos berriak Euskadiko Podemos-eko albisteak Ezker Anitza albisteak