Politika -
E26aren osteko azterlana
'Fakzioak' baztertzea eskatu du Iglesiasek, Podemos sinesgarri izateko
Iglesiasek ekainaren 26ko hauteskundeen osteko egoera politikoari buruzko txosten bat aurkeztu du gaur Madrilen Kontseilu Herritarraren aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Pablo Iglesias Podemoseko buruak bere zuzendaritzari dei egin dio ekainaren 26ko hauteskundeen emaitzen gaineko azalpena "fakzioen edo taldeen" ikuspuntutik irakur ez dadin. Aitzitik, etorkizunari begira diezaiotela eskatu die, erronka handiei aurre egin beharko baitiete bertan, horien artean konponbide "sinesgarriak" eskaintzea.
Iglesiasek ekainaren 26ko hauteskundeen osteko egoera politikoari buruzko txosten bat aurkeztu du gaur Madrilen Kontseilu Herritarraren aurrean. Testuinguru horretan, bere alderdiko arduradunei gomendatu die hauteskundeetako emaitzen interpretazioa ez dezatela eztabaida bihurtu, barruan dauden nortasun edo "fakzioen" arteko bereizketa gisa ikusi ez dadin.
Horrenbestez, hauteskundeetan milioi bat boto galtzeko zer geratu ahal izan den aztertzen denbora larregi ez ematea eskatu die, ezinezko baita zer gertatu den "zientifikoki" jakitea.
Bere aburuz, ezin daitezke erabakigarritzat jo ez EBrekin izandako aliantza, ez hauteskunde-kanpaina bera "milioi bat pertsona bere etxean gera zitezen". Uste badirela arduratzekoak diren beste faktore batzuk.
Adierazi duenez, "azken finean, garrantzitsuena ez da nork duen garrantzia diagnostikoan". Nahiago izan du autokritikan gehiegi ez zentratzea, baizik eta bere alderdiaren lorpenak azpimarratzea. Izan ere, "izugarri zailak" izan diren bi urte igaro diren arren, bost milioi boto eta 71 diputatu lortu dituzte.
Horri guztiari jarrera sozialdemokratetan oinarritutako programa "sinesgarri" bat garatzen joateko beharrizana gehitu dio.