Politika -

Ustelkeria

Arabak ustezko ustelekeria sarearen sumarioa eskuratu nahi du

Arabako Foru-Aldundia, Alfredo De Miguel Administrazio Lokaleko ahaldun ohiaren eta bete 10 lagunen kontrako kausan "instituzio kaltetu" bezala aurkezteko asmoa du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Agirre, Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez, Arabako Foru-Aldundiak "instituzio kaltetu" bezala agertzea eskatuko dio epaileari, Alfredo De Miguel Administrazio Lokaleko ahaldun ohiaren eta bete 10 lagunen kontrako kausan, ustezko ustelkeria sarea dela eta.

Agirrek azaldu duenez, Foru-Aldundiak iragan maiatzaren 14arte sekretuan gorde zuten sumario eskuratzeko asmoa du. "Kasua sekretuan zegoen bitartean ez zuen zentzurik, baina orain egokia da aurkeztea", adierazi du.

Ahaldun nagusiak akusazio partikular gisa ez dela aurkeztuko azpimarratu du, sumario ez baitu ezagutzen.

Arabako Foru-Aldundia ustez kaltetutako instituzio gisa aurkeztuko da, epailearen ekintzak Gobernu honetako kide batengan eragina izan zuelako", adierazi du Agirrek.

Arabako ahaldun nagusiak zehaztu duenez, Alfredo De Miguelen defentsak aurkeztuko dituen adierazpenak ezagutu nahi ditu. "Zerbait eginez gero, ordainduko dute", esan du, "zorrotz lan egingo dugu, legearen pisu osoarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea