Politika -

Kutxabank auzia

Fiskalak espetxe zigorra eskatu du Fernandezen eta Cabiecesen aurka

Bi edo hiru urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak, bi kondena proposamen aurkeztuta.

Mikel Cabieces eta Mario Fernandez. EiTB
Mikel Cabieces eta Mario Fernandez. EiTB
Mikel Cabieces eta Mario Fernandez. EiTB

AGENTZIAK | ERREDZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Lurralde Fiskaltzak bi zigor alternatiba aurkeztu ditu Kutxabank auziko inputatuen aurka (Mario Fernandez banku horretako presidente ohia, Mikel Cabieces Espainaiko Gobernuaren EAEko ordezkari ohia eta Rafael Alcorta abokatua): 2 urteko espetxe zigorra, epaileak uste badu bidegabeko administrazioa egin dutela eta merkataritza dokumentuak faltsutu dituztela, edo 3 urtekoa interpretatzen badu diruaz bidegabe jabetu direla eta merkataritza dokumentuak faltsutu dituztela.

Ministerio Publikoak behin-behineko ondorioen akusazio idatzia aurkeztu du, eta, horretan, hiru inputatuak epaitzea eskatu du, bankuak Cabiecesi egindako ustezko ordainketa irregularrengatik (243.592 euro jaso zituen, hain zuzen ere).

Maiatzaren 30ean, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hirurak epaitzea agindu zuen, Fiskaltzak aurkeztutako salaketaren ostean.

Fiskalaren esanetan, hirurek "kalte ekonomikoa" egin nahi izan zioten Kutxabanki.

Espetxe zigorra ez ezik, kondenak irauten duen bitartean merkataritza elkarteetako administratzaile izatea eta abokatu gisa aritzea debekatzea ere eskatu du Ministerio fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank berriak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak