Politika -

Atxiloketak

Bi lagun atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian, DNA frogak egiteko

Atzemandakoak Aurore Martin eta Jean Luc del Campo dira. 2007an atxilotu zituzten, pintadak egitea leporatuta, eta orduan uko egin zioten DNA frogak egiteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu goizean goiz Eiheralarren eta ondoren haien etxebizitza miatu du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Aurore Martín eta Jean Luc del Campo atxilotu dituzte goizean goiz ......., 2007an irekitako operazio baten baitan DNA frogak egiteko, Efe albiste-agentziak ikerketaren iturriak aipatuta zabaldu duenez. Atxiloketak bi lagunek konpartitzen zuten etxebizitzan eman dira. Une honetan (13:30) bi atxilotuak Paueko polizia-etxean daude.

2007ko irailean atzeman zituzten, pintadak egitea leporatuta. Orduan uko egin zioten DNA frogak egiteari eta isuna jarri zieten. Horrez gain, Aurore Martin berriro atxilotu zuten 2008ko irailean, ezker abertzaleko beste 13 kiderekin batera. Komisaldegian deklaratu ostean, hiru egun geroago, guztiak, Martin barne, aske geratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea