Politika -
Gaur goizean
Poliziak aske utzi ditu Iparralden atxilotutako bi pertsonak
Aurore Martin eta Jean Luc del Campo goiz goizean atxilotu dituzte. Martini Auzitegi Nazionaleko euroagindua igorri dio poliziak.
Erredakzioa
Frantziako Poliziak aske utzi ditu Aurore Martín eta Jean Luc del Campo, goizean Eiheralarren atxilotu eta haien etxebizitza miatu ondoren.
Hala ere, Aurore Martín Batasuna auziarekin erlazionatutako euroagindua azaldu dio Poliziak, eta euroagindu horren inguruko bista maiatzak 25ean egingo dutela esan diote.
Aurore Martín eta Jean Luc del Campo gaur atxilotu dituzte, goizean goiz. 2007an irekitako operazio baten baitan DNA frogak egiteko.
Atxiloketak bi lagunek konpartitzen zuten etxebizitzan eman dira. 2007ko irailean atzeman zituzten, pintadak egitea leporatuta. Orduan uko egin zioten DNA frogak egiteari eta isuna jarri zieten.
Horrez gain, Aurore Martin berriro atxilotu zuten 2008ko irailean, ezker abertzaleko beste 13 kiderekin batera. Komisaldegian deklaratu ostean, hiru egun geroago, guztiak, Martin barne, aske geratu ziren.