Politika -

Sarraskia Nizan

Beltran de Heredia: 'Eraso egiteko ereduari aurrea hartzea zaila da'

Nizako atentatua gaitzetsi du Segurtasun sailburuak. 84 hildakoen eta 100 bat zaurituen senitartekoei elkartasuna agertu die Beltran de Herediak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nizako (Frantzia) erasoak beste herrialde batzuetan atentatuak gertatzeko arriskua areagotzen ez duela uste du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, baina erasoa egiteko “ereduari aurrea hartzea zaila” dela erantsi du, “immolatzen diren fanatikoak direlako”.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, atentatua gaitzetsi du Beltran de Herediak. 84 hildakoen eta 100 bat zaurituen senitartekoei elkartasuna agertu die.

Espainian gai horren inguruan polizien arteko lankidetza dagoela ziurtatu du arduradunak, baina “informazioa trukatzeko garaian bizitasun handiagoa” eskatu du, “estrategia bateratuak praktikan jartzeko”.

Ertzaintzaren kasuan, estrategia prebentzioan eta integrazio eta gizarteratze politiketan oinarritzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Paris azken ordukoa Frantzia Atentatuak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Eguneko albisteak