Politika -
EUSKO LEGEBILTZARRA
Matuteren lekukoa hartu du Goirizelaiak Eusko Legebiltzarrean
Ekainaren 26ko hauteskundeetan Espainiako Kongresurako diputatu aukeratu zuten Matute, eta gaur utzi du Gasteizko Ganberako eserlekua, Madrilera joateko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Legebiltzarkide akta jaso du, gaur goizean, Jone Goirizelaiak (Bilbo, 1956), Oscar Matute EH Bilduko kideak utzitako eserlekua betetzeko. Ekainaren 26ko hauteskundeetan Espainiako Kongresurako diputatu aukeratu zuten Matute, eta gaur utzi du Gasteizko Ganberako eserlekua, Madrilera joateko.
EH Bilduk agiri baten bidez gogora ekarri duenez, 2001-2005 legealdian abiatu zuen bere ibilbidea Eusko Legebiltzarrean Matutek, Javier Madrazo Ezker Batua-Berdeak alderdiko legebiltzarkidea ordezkatu zuenean.
Goirizelaiak ondo ezagutzen du Gasteizko Ganbera, 1990 eta 2005 bitartean Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdietako legebiltzarkide izan baitzen.