Politika -

XII. Legegintzaldia

EAJk idazkaritza bat izango du Senatuko Mahaian

PPk, PSOEk eta EAJk osatuko dute Senatuko Mahaia, jeltzaleek eta Alderdi Popularrak akordioa lortu ondoren.

Senatua. Argazkia: EFE
Senatua. Argazkia: EFE
Senatua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk, PSOEk eta EAJk osatuko dute Senatuko Mahaia, jeltzaleek eta Alderdi Popularrak akordioa lortu ondoren, Parlamentuko iturriek baieztatu dutenez. Hala, Mariano Rajoyren alderdiak toki bat laga die jeltzaleei; izan ere, guztira, bost leku zituen PPk.

Akordioarekin, PPk lau kide izango ditu Mahaian (presidentetza, presidenteordetza eta bi idazkaritza), PSOEk bi ordezkari (presidenteordetza eta idazkaritza bat) eta jeltzaleek idazkaritza bat izango dute.

Pedro Sanz (PP) Errioxako senataria eta Joan Lerma (PSOE) Valentziako ordezkaria izango dira presidenteordeak. Pio Garcia-Escudero izango da Senatuko presidente.

Jose Caballos Andaluziako Parlamentuak aukeratutako senatari sozialista ez da saioan izan, atzo 20 urteko alaba trafiko istripuan hil zitzaiolako.

Gaztela eta Leongo senatari bat ere falta izan da; izan ere, Gaztela eta Leongo Ganberak ez du oraindik izendatu. Beraz, 264 senatarik hartu dute parte gaurko bilkuran.

Gehiengo osoa

Garcia-Escudero gehiengo absolutuarekin izendatu dute berriro Senatuko presidente.

Garcia-Escuderok 151 parlamentariren babesa jaso du; besteak beste, PPko 144 senatariena. Bestalde, 92 boto zuri izan dira.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Ahal Duguko senatariak, berriz, aldeko 20 boto lortu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Araba Albisteak Alderdi Sozialista Espainia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Senatua