Politika -

Covite Sariak

Covite: "Terrorismoa deslegitimatzea behar morala da"

Covitek VIV Nazioarteko Saria eman du Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldi batean. Terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta babesten dituzten ekintzak saritzen ditu Covitek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cuesta Covite Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Taldearen presidenteak&' || 'nbsp; "ETArekin ez negoziatzea" babestu eta terrorismoa deslegitimatzea gizartearen "behar morala" dela esan du.

Cuestak&' || 'nbsp; Donostiako Miramar Jauregian egin ditu adierazpen hauek, terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta babesten dituzten ekintzak saritzen duen VIV Nazioarteko Saria emateko ekitaldian. Aurten saria Florencio Dominguezek, Rogelio Alonsok eta Marcos Garcia Reyk jaso dute, ''Vidas Rotas. Historia de los hombres, mujeres y niños victimas de ETA'' liburuaren idazleak.

Ekitaldian Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Elkartearen presidentea, Mikel Cabieces Gobernuaren ordezkaria, Rafael Iturriaga Segurtasun euskal kontseilaria, Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea, Jose Antonio Pastor PSEren bozeramailea, Maria San Gil Euskadiko popularren presidente ohia, PPko hainbat zinegotzi Pilar Elias, Sandra Carrasco eta Angela Urcelay terrorismoaren biktimak izan dira, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea