Politika -

X. urteurrena

"Aralarrek ez dizkio mugarik jarriko elkarlan politikoari"

Aralarreko koordinatzaile nagusiak EAEn, Nafarroan eta Iparralden "erabakitzeko eskubidea" defendatu du eta euskal Estatutua "zaharkituta" dagoela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koodinatzaile nagusiak adierazi duenez, bere alderdiak "ez dizkio mugarik jarriko elkarlan politikoari".

Aralarren fundazioaren X. Urteurrena ospatzeko, Iruñean, egin duten ekitaldian, Aralarrek, alderdi "abertzale eta demokrata" gisa, EAEn, Nafarroan eta Iparralden "erabakitzeko eskubidea" defendatzen duela esan du Zabaletak. Bere ustez, euskal Estatutua "zaharkituta" dago.

Aralarreko agintariaren arabera, alderdiak bakea eta normalizazio politikoa babesten du. "Bakea eta askatasuna ez dira oparitzen, lortu egiten dira, eta Euskal Herriak eta Nafarroak bakea lortu behar dute, eta hortik aurrera, normaltasun politikoa ezarri, bazterketarik gabe".

Zabaletak ETAri "borroka armatua uztea" eskatu dio, "gizarte guztiak itxaroten duen" urratsa baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea