Politika -

Operazioa oraindik martxan

Rubalcabak "berri onen bat" heltzea espero du atxiloketen ostean

Barne ministroak adierazi duenez, ETAko lau ustezko kideen atxiloketekin amaitu zen polizia operazioak "oraindik zenbait ikerketa bide zabalik ditu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak "hurrengo egunetan oraindik beste berri onen bat" heltzea espero duela adierazi du, ETAren kontra egindako "sekulako" operazioaren ostean.

Rubalcabak Miere Talde Sozialistaren Jaian egindako hitzaldian esan duenez, "oraindik atxilotuei kendutako material guztia aztertu beharra dago".

Iragan osteagunean Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean, lau ustezko ETAko kide atxilotu zituen Baionan eta Urruñan (Lapurdin). Haien artean Mikel Carrera Sarobe atzeman zuten, ETAko aparatu militarreko ustezko buruzagia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea