Politika -

Murrizketa plana

Zapaterok zabuka ibili beharrean erantzukizunez lan egin duela dio

Gobernuko presidenteak "kontuak eman" nahi izan ditu Estatu osoko alkate eta zinegotzi sozialisten aurrean, Elchen egindako mitin batean, krisiaren kontrako borrokaren egoera zein den azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan zehar onetsitako murrizketa planak Exekutiboaren politika ekonomikoan aldaketarik ekarri dituenik ukatu du Jose Luis Rodríguez Zapatero Gobernuko presidenteak.

Elchen, Estatuko 2.000 alkate eta zinegotzi sozialisten eta 3.000 kideren aurrean, egin duten PSOEren mitin batean Zapaterok "kontuak eman" nahi izan ditu krisiaren kontrako borrokaren egoera zein den, zertarako hartu zituzten murrizketa neurriak eta helburua zein den azaltzeko.

Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, neurri horiek ez dute aldaketarik ekarri Exekutiboaren politika ekonomikoan eta krisiari erantzukizunez aurre egin diote, "edozeren gainetik Espainiaren etorkizunean pentsatuz".

Zapaterok, hitzaldi osoan, erreferentzia bakarra egin dio gehiago dutenen zergen igoerari buruz, "baliabide ekonomiko gehiago dutenei ahalegin gehiago eskatu behar" zaiela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea