Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Forcadellen aurka bide penala abiatzea eskatu du Espainiako Gobernuak

Estatuko Abokatutzak "deskonexioan" aurrera egitea galaraztea eskatu dio Konstituzionalari.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. EiTB
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. EiTB
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak atea ireki du Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen aurka bide penala abiatzeko, Auzitegi Konstituzionalari eskatu baitio Fiskaltzari zehaztu diezaion zer ebazpen urratu dituen Ganberako buruak.

Soraya Saenz de Santamaria jarduneko presidenteordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, Parlamentu autonomikoaren “deskonexio” ebazpenaren aurka Konstituzionalaren debekua ezartzea eskatu dute.

Espainiako Gobernuaren iduriko, Forcadellek desobeditu egin du Auzitegi Konstituzionalak iazko abenduan publikatutako epai bat, Parlamentuan “deskonexioa” eztabaidatzea eta bozkatzea baimendu baitu, epaileek baliogabe utzi bazuten ere.

Bestalde, Estatuko Abokatutzak "deskonexioan" aurrera egitea galaraztea ere eskatu dio Konstituzionalari, eta desobedituz gero, 3.000 eta 30.000 euro arteko isunak ordaindu beharko dituztela eta erantzukizun penalak izango dituztela ohartarazteko deia egin dio.

Hain zuzen ere, ohartarazpen hori Forcadelli berari, Parlamentuko Mahaiko gainerako kideei, Ganberako idazkari nagusiari, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta Gobernuko gainerako kideei luzatzea nahi du Espainiako Gobernuak.

Puigdemontek babesa agertu dio Forcadelli

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak babesa agertu dio Carme Forcadelli, eta Katalunian demokrazia ez dela "jardunekoa" ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Pere Aragonès