Politika -

Hauteskundeak Euskadin

Zabalak arduragabekeriatzat jo du hauteskundeak aurreratzeko erabakia

Ahal Dugu alderdiko primarioetarako hautagaia den Pili Zabalak salatu duenez, lehendakariak arduragabe jokatu du hauteskundeak "alderdiaren interesengatik" aurreratu dituelako.

Pili Zabala: 'Hauteskundeak aurreratu izanagatik ez gaude kezkatuta'

0:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pili Zabalak, irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetara begira Ahal Dugu alderdiko primarioetako hautagaiak, Iñigo Urkullu lehendakariari arduragabeki jokatu duela leporatu dio hauteskundeak "alderdiaren interesengatik" aurreratu izanagatik.

Dena den, ziurtatu duenez, Urkulluren erabakiak ez du bere alderdian ardurarik eragiten, denbora asko baitarama Euskadirentzako "herrialde-proiektu" batean lanean.

Hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, alderdi moreak Euskadin duen zuzendaritzak proposatutako Euskadi Zabaltzen korronteko hautagaiak lehendakariari aurpegiratu dio urriaren erdialdean edota amaieran egitekoak ziren hauteskundeak "alderdiaren interesengatik" aurreratzea erabaki izana.

Bere aburuz, jokabide hori "arduragabekeria" da Urkulluren partetik, eta "alderdiari begira baino herrialdeari begira" jardutea eskatu dio. Pili Zabalak primarioetan parte hartzeko deia egin die alderdiko webgunearen bidez alderdian izena eman duten 15.000 pertsonei. Gainera, erronka horri lehendakari bihurtzeko asmoz ekiten diola baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak berriak Podemos Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala