Politika -

Hiru egun

EAJk 72 ordutan erabakiko du Gobernuaren neurrei bai edo ez esatea

Josu Erkorekaren arabera, iragan ostegunean aprobatu zuten lege-dekretua ez zuten BOEn publikatu astelehenerarte; "denbora bera hartuko dugu guk" erabakitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Kongresuan EAJko bozeramaleak adierazi duenez, bere taldeak 72 ordu izango ditu defizita murrizteko neurrien dekretu-legearen alde edo kontra agertzea erabakitzeko.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Erkokekak iragan ostegunean Ministro Kontseiluan adostu zuten dekretu-legea astelehenerarte Estatuko Aldizkari Ofizialean ez zutela argitaratu gogoratu du. "Guk denbora era hartuko dugu" gure erabakia hartzeko.

Kongresuko bozeramaleenbatzordeak ontzat emanez gero, lege-dekretua datorren ostegunean eztabaidatuko dute.

EAJk PPren mozioarekin ados dagoela adierazi du, gaur arratsaldean Kongresuan eztabaida egingo dute "Gobernuaren pentsioak mantentzeko konpromezu ezarekin", eta ziurrenik baietza emango diotela gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea