Politika -

Bilbo

PSEko zinegotzi bat atxilotuta, Printze-printzesak iraintzeagatik

Atxilotutakoa Koldo Mendez Gallego Berrizko (Bizkaia) zinegotzia da. Atzo Printze-printzesak Bilbon zeudela, "bizkarroi" eta "Heriotza monarkiarentzat" irainak esan zizkien.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Koldo Mendez Gallego Berrizko (Bizkaia) zinegotzi sozialista atxilotu du astearte honetan, Asturiasko Printze-printzesak iraintzea egotzita, agentziek informatu dutenez.

Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Bilbon izan ziren atzo, Campos Eliseos Antzokian Novia Salcedo Fundazioaren sariak banatzeko.

Ekitaldia hasi baino lehen, 18:45ean, Printze-printzesak antzokian sartu baino lehen, Mendez Gallegok "bizkarroi" eta "Heriotza monarkiarentzat" irainak esan zizkien.

Ertzainak harengana joan ziren, eta iraintzeari uzteko eskatu zioten, baina hark jarraitu egin zuen, eta identifikatzeari ere uko egin zion. Horrenbestez, atxilotuta eraman zuten, Errege-etxea iraintzea eta identifikatzeari uko egitea egotzita.

Dagozkion izapide guztiak amaitu eta gero, aske utzi dute gaur goizaldean. Dena dela, epaitegira joan beharko du deitzen dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea