Politika -

Argalaren aldeko omenaldia

Tasio Erkiziak helegitea jarriko du Estrasburgon

Konstituzionalak urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion, Argalaren aldeko omenaldi batean parte hartzeagatik.

Tasio Erkizia ezker abertzaleko burua. EiTB
Tasio Erkizia ezker abertzaleko burua. EiTB
Tasio Erkizia ezker abertzaleko burua. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tasio Erkizia ezker abertzaleko buruzagi historikoak helegitea jarriko du Giza Eskubideen Europar Batasuneko Auzitegian, Auzitegi Konstituzionalak ezarritako urtebeteko espetxe zigorraren aurka. Hain zuzen ere, ETA goratzea egotzita kondenatu zuten epaileek, Jose Miguel Beñaran Argala ETAko buru historikoaren aldeko omenaldi batean parte hartzeagatik.

Erkiziak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon, Jone Goirizelaia abokatuarekin batera, helegitea aurkeztuko duela iragartzeko, adierazpen askatasunerako eta parte-hartze politikorako askatasuna urratu dietela argudiatuta.

Horren ildotik, Erkiziak adierazi du ekitaldi hartan egin zituen adierazpenak ez direla "delitu", eta salatu du prozesu judiziala zortzi urte luzatu dela.

Bestalde, Goirizelaiak gogorarazi du Juan Anonio Xiol Rios epaileak boto partikularra eman zuela, buruzagi abertzalearen adierazpen akastasunaren alde egin baitzuen.

Horren ustez, gainerako epaileek Erkizia kondenatzea erabakita zuten, eta ondoren argudioak “eraiki” zituzten.

Ekitaldia

2008ko abenduaren 21ean, Erkiziak parte hartu zuen Arrigorriagan (Bizkaia) Argalari egindako omenaldi batean, hil zutela 30 urte zirelako.

Ekitaldi horretan, Erkiziak "hausnarketa" eskatu zuen, "Estuari min handien egin ziezaiokeen bidea abiatzeko, herri hau eszenario demokratiko batera eramateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak ETA albisteak Albisteak Gaur Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur Eguneko albisteak