Itxi

Politika

Profila

Alfonso Alonso, ibilbide politiko luzeko hasiberria

eitb.eus

Euskadiko PPren presidentea lehen aldiz izango da lehendakarigai irailaren 25eko hauteskundeetan. Azkenaldian San Antonio auziak bere ibilbide politikoa baldintzatu du.

  • Alfonso Alonso Euskadiko PPren lehendakarigai eta presidentea. Artxiboko irudia: EFE

    Alfonso Alonso Euskadiko PPren lehendakarigai eta presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Alfonso Alonso Aranegui (Gasteiz, 1967) Alderdi Popularreko lehendakarigaia izango da lehen aldiz irailaren 25eko hauteskundeetan. Ondorioz, lan horretan hasiberria da, baina ibilbide politiko oso luzea du dagoeneko.

San Antonio auziak bere ibilbide politikoa markatu du azkenaldian; izan ere, Estatuko Kontu-auzitegiak jarduneko Osasun ministroa eta Javier Maroto PP alderdiko Sektore Ekintzako idazkariordea erruduntzat jo zituen maiatzaren 13an, Gasteizeko Udala zuzentzen zuten aldian diru-kutxa publikoari 393.000 euroko kaltea eragiteagatik. Enpresaburu batekin kontratu bat sinatu zuten merkatukoa baino askoz prezio altuagoan.

Alonsok ukatu egin zuen lehendakarigai izatea bere ibilbide politikoan "atzera pausoa" denik; alderantziz, berarentzat "aurrerapausoa" eta "erronka" dela ziurtatu zuen. "Gustura nago, ona da etxera bueltatzea", adierazi zuen.

Filologia Erromanikoan eta Zuzenbidean lizentziaduna, politikagintza izan du ogibide azken 18 urteotan Alonsok. Orain 47 urte jaio zen, Gasteizen. Jarduneko Osasun ministroa Manuel Aranegui y Collen iloba da, 1957tik 1966ra bitartean Arabako ahaldun nagusi izan zenaren iloba, hain zuzen ere.

180 graduko bira

Abokatu aritu zen zenbait urtez, baina 1996. urtean bere bizitza profesionalak 180 graduko bira eman zuen: urte horretan Gasteizko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten, baita PPko bozeramaile izendatu ere.

Jose Angel Cuerda jeltzalearen azken legealdian oposizioan izan ondoren, alkatetza lortu zuen 1999ko hauteskundeetan. Zortzi urtez, Gasteizko agintari nagusia izan zen Alfonso Alonso.

Alfonso Alonso, candidato a lehendakari del PP, PPko lehendakarigaia, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, elecciones al Parlamento Vasco, EFE

Alfonso Alonso, candidato a lehendakari, ministro de Sanidad en funciones y presidente del PP vasco. Foto: EFE

Bien bitartean, Jose Maria Aznarrek Espainiako hauteskundeak irabazi eta, 2000. urtean, Alfonso Alonsori eserleku bat eskaini zion Diputatuen Kongresuan. Bi urtez Madril eta Gasteiz artean bizi izan ondoren, indarrak alkatetzan jartzea erabaki zuen Alfonso Alonsok, Kongresuari uko eginez.

2007an, PSE-EEk Gasteizko alkatetza lortu ondoren, Alonsok urtebete oposizioan eman zuen, Soraya Saenz de Santamaria orduan PPko Kongresuko ordezkaria zenak hots egin zion arte. Ordutik, PPko zuzendaritzan izan da Alonso.

Saenz de Santamaria presidenteorde izendatu zuen Mariano Rajoyk 2011. urtean eta Alonsok haren tokia hartu zuen bozeramaile lanetan.

Quirogaren ordezkoa

Arantza Quirogarekin tirabira polemikoa izan eta gero bihurtu zen Alonso EAEko PPko presidente.

Hain zuzen ere, agintari ohiak bizikidetzari buruzko beste lantalde bat eratzea proposatu zuen, alderdi guztiak barneratzeko, EH Bildu barne, koalizio abertzaleak indarkeriaren aurka egindako hainbat adierazpen ?garrantzitsu?tzat jo baitzituen.

Proposamenak, baina, hautsak harrotu zituen Arabako PPn eta Espainiako PPren zuzendaritzan. Alonso bera izan zen publikoki Quirogaren plana kritikatu zuen lehena.

Horren ostean, Quirogak astebete eman zuen ?desagertuta?, eta dimisioa eman zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena