Politika -

'Gurtel auzia'

Epaileak hiru delitu zantzuak atzeman ditu Valentziako PPn

Hauteskunde delituak, kargudunak erostea Campsen goi-kargudunek jasotako opariengatik, eta Ogasunaren aurkako delituak eta dokumentazioa faltsutzea aipatu ditu autoan Pedreirak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Gurtel auzia' bideratzen duen Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileak eskumenaren parte bat baliatzeari utziko dio eta Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren esku utziz.

Gorenak Campsen auzia berriz ireki ondoren utzi dio epaileak eskumena baliatzeari. Izan ere, baliteke Valentzian eta Madrileko Justizia Auzitegi Nagusian ikertzen dituen delituek lotura izatea.

Epaileak hiru delituen zantzuak antzeman ditu: lehena, hauteskunde delituak 2007ko maiatzaren 27an, Valentziako Erkidegoko hauteskundeetan. Hain zuzen, Orange Market eta Valentziako administrazioaren arteko kontratazioan eta finantziazioan irregulartasunak aipatu ditu. Bigarrena, kargudunak erostea Campsen goi-kargudunek jasotako opariengatik. Eta hirugarren delitua, Ogasunaren aurkako delituak eta dokumentazioa faltsutzea.

Beste ustezko hauteskunde delitua eta prebarikazioa

Horiez gain, Zerga-Agentziaren txostenek Orange Marketek 2008ko hauteskunde orokorretan egindako beste ustezko hauteskunde delitua aireratu dutela ohartarazi du Pedreirak.

Halaber, Francisco Correak eta Valentziako administrazioak 2004 eta 2009 urteen artean egindako kontratazioetan irregulartasunak antzeman ditu eta horrenbestez, baliteke prebarikazioa delitua egin izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika