Politika -
Pariseko Auzitegia
Sagarzazu ETAko kideari 10 urteko espetxe-zigorra ezarri diote
Era berean, Bernard Sansebastian eta Oier Goitia ETAko kideei 6 eta 10 urteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren. 2005eko maiatzaren 23an atxilotu zituzten Romans sur Iseren.
Erredakzioa
Ramon Sagarzazu ETAko kideari 10 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Pariseko Auzitegiak gaur. Era berean, Bernard Sansebastian eta Oier Goitia ETAko kideei 6 eta 10 urteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren. Hirurak 2005eko maiatzean atxilotu zituzten, gaizkile taldeko kide izatea egotzita.
Sansebastian eta Goitia baino "paper garrantzitsuagoa" zuen Sagarzazuk, Auzitegiko epaiaren arabera, baina ez dute erakunde terroristako buruzagitzat jo.
Fiskaltzak eskatutakoa baino zigor txikiagoak ezarri dizkiete. Izan ere, Sagarzazurentzat 15 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen fiskalak, 12 Sansebastianentzat eta 8 Goitiarentzat.
Sagarzazu, Goitia eta Sansebastian 2005eko maiatzaren 23an atxilotu zituzten Romans sur Iseren. Operazio berdinean beste etxebizitza batzuk miatu zituzten, baita ETAko beste kide batzuei errentan utzitakoak ere.
Sagarzazuk Espainiako Gobernuarekin izan beharreko elkarrizketak prestatu zituela uste du Frantziako Poliziak.