Politika -
Uda baino lehen
EAk eta ezker abertzaleak mugimendu soberanista osatuko dute
Prozesuko iturrien arabera, mugimenduak ez du alderdi politiko berri baten sorrera ekarriko.
Erredakzioa
Uda baino lehen izaera politikoko mugimendu soberanista osatzea aurrikusi dute Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak, baina ez du zertan alderdi politiko berri baten sorreran amaitu behar.
Printzipioz, datozen udal-hauteskundeei begira egindako apustua "planteatu ez" dutela azaldu dute prozesuko iturriek.
Mugimenduaren inguruan laster planteamendua egingo dutela iragarri du gaur Jesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkideak, eta indar soberanisten batasuna "atzeraezina" dela azpimarratu du, bai EAren aldetik zein ezker abertzalearen eskutik.
Gaur egungo testuingurua aldatzeko indarren batasun bat beharrezkoa dela oinarri du mugimenduak, "errealitate politikoaren erakusgarri den" agertoki politiko berri bat lortzeko, guztia, beti ere, bide politikoak soilik defendatuz.