Politika -
Huelva
Ayamonteko PPren zinegotzi bat larri zauritu dute makila batez
Zinegotzia udaletxera bidean zihoan herritar batek eraso egin eta burdinazko makila batekin behin eta berriz kolpatu duenean.
Erredakzioa
Gertrudis Pereira Ayamonteko (Huelva) Alderdi Popularraren zinegotzia larri zauritu dute gaur burdinazko makila batekin jota udalerri andaluziarrean bertan. Zinegotzia udaletxera bidean zihoan herritar batek eraso egin eta burdinazko makila batekin behin eta berriz kolpatu duenean.
Alberto Fernandez PPren bozeramaileak azaldu duenez, zinegotziak bilduta zeuden 09:30etan osoko-bilkura egiteko eta zinegotzi bat falta zen. Orduan, Udaltzaingoak eman die abisua eta gertatutakoaren berri.
Jatorriz portugaldarra den herritarrak burdinazko makila batekin jo du emakumea eta lurrera bota eta gero kolpatzen jarraitu du.
Pereira Infanta Elena Huelva hiriburuko ospitalera eraman dute, erasoa gertatu den lekuan bertan artatu ondoren, burutik odol asko zeriolako.
Fernandezek esan du gertatutakoak ez duela zerikusirik politikarekin, "ziurrenik buruko gaitzen bat duen pertsona batetaz ari garelako".