Politika -

"Berriro arnasa hartzeko"

ETAk "datozen asteetan" su-etena iragarri lezakeela dio Basagoitik

Popularraren ustez, Brian Currim bezalako "bitartekari profesionalak, banda terrorista babesten aberasten" dira. Rubalcabak ETAren su-eten bati informaziorik ez duela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen ustez, "baimenik gabe sartzeko" xedez, ETAk "datozen asteetan" su-etena iragarri lezake. Gainera, ez du baztertu esandakoa uztailean betetzea.

Ildo horretan, bandak su-etena iragartzekotan, "oraindik ere terrorista gehiago" atxilotzea eskatu dio Gobernuari. Zuzenbide Estatuari ordea, "atsedenik ez ematea" eskatu dio.

Halaber, popularraren ustez, EAk "arazo bat izan daiteke" hauteskundeetara ezker abertzalearekin aurkezten baldin bada, PPk edozein gauza egingo duelako "ETA erakundeetara ez heltzeko". Gainera, Brian Currin bezalako "bitartekari profesionalak , aurpegihandiak dira, banda terrorista babestuz eta ETAk sortutako minarengandik dirua lortzen" dutelakoadierazi du Basagoitik.

Popularraren arabera, baimenik gabe hauteskundeetan sartzeko asmoan, ezker abertzaleak nazionalisten laguntza izaten saiatu ahal da, "datozen asteetan iragartzen den su-etenaren testuinguruan". "Su-eten faltsua izango da, inoiz baino gehiago, hauteskundeetan egoteko eta berriro ere arnasa hartu ahal izateko", adierazi du.

Rubalcabak Basagoitiri erantzun dio

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Barne ministroak ETAren su-eten posible bati buruzko informaziorik ez duela adierazi du.

Rubalcabak adierazi duenez, "hauteskundeei begira ez dauka garrrantzirik, hauteskundeetara arauak errespetatzen dituztenak joango direlako, eta horrek ez dauka zerikusirik su-etenarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea