Politika -
Ebazpena
Tortura salaketa bat berriz ikertzea agindu du Konstituzionalak
Segi auzian absolbitutako 40 gazteetako batek, Garazi Rodriguezek, jarritako salaketa da berriz ikertu beharko dutena.
eitb.eus
Garazi Rodriguez gaztearen tortura salaketa berriz ikertzea agindu dio Auzitegi Konstituzionalak Madrilgo 29. instrukzio epaitegiari.
Rodriguez 2009ko azaroan atxilotu zuten, Segiren aurkako operazio batean, eta Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen 40 gazteren aurkako prozesuan, beste 39ak bezala.
2010eko uztailean, torturatu egin zutela salatu zuen Donostiako epaitegi batean, baina erakunde horrek Madrilgo Probintzia Auzitegira bideratu zuen auzia. Han, artxibatu egin zuten kasua.
Orain, erabaki hori baliorik gabe utzi du Konstituzionalak, eta salaketa berriz ikertzea agindu du, Espainiako Aldizkari Ofizialean herenegun publikatu dutenez.
Hain zuzen ere, Rodriguezi zaintza judizial eraginkorrerako oinarrizko eskubidea "urratu" egin ziotela ebatzi du Konstituzionalak, ikerketa "zehatzik eta eraginkorrik" egin ez zelako.