Politika -
Sabotajea
Ikurrinaren sorrera oroitzeko plakari eraso egin diote, Oizen
Iñigo Urkullu lehendakariak plakaren argazki bat argitaratu du sare sozialetan, erasoa salatuz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ikurrina sortu zela 100 urte bete zirela oroitzeko EAJk Oiz mendian (Bizkaia) jarritako plakaren kontrako beste eraso bat izan dela salatu du Iñigo Urkullu lehendakariak.
Urkulluk plaka horren argazki bat argitaratu du sare sozialetan. Orban bat egin diote, plakan grabatutako hitzak ezabatuz.
Oroigarria 1994ko uztailaren 14an jarri zuten Oizen. Ikurrina Luis eta Sabino Arana anaiek sortu zuten. Azken hori EAJren fundatzailea izan zen.
“1994ko uztailaren 14an plaka bat jarri genuen Oiz mendian, ikurrina sortu zela 100 bete zirela oroitzeko. Euzkadiko monetak eta egun hartako egunkariak utzi genituen bertan, ikurrina baten ondoan. Plaka horrek hainbat eraso jasan ditu; azkenekoa, atzo”, deitoratu du lehendakariak.