Itxi

Politika

EAE-ko hauteskundeak

UPyD ez da EAEko hauteskundeetara aurkeztuko

agentziak | erredakzioa

Gorka Maneirok ezinbestekoak zirela esan arren, ezin izan dute zerrendarik osatu, ez baitute behar besteko babesik ikusi. Beraz, bi legealdiren ostean, desagertu egingo dira Legebiltzarretik.

1:28

UPyD ez da irailaren 25eko hauteskundeetara aurkeztuko, Gorka Maneiro alderdiko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez. Maneiroren hitzetan, "UPyD ez dago behar bezain prestatuta hauteskundeei bermez aurre egiteko".

Maneirok prentsaurrekoan azaldu du gaur alderdiak hartutako erabakia, Carmen Serrano EAEko Lurralde Kontseiluko koordinatzailearen eta Asun Puente hauteskunde kanpainako arduradunarekin batera.

Abuztuaren 13an, UPyDk aurreratu zuen EAEko hauteskundeetara aurkeztuko zela, eta Gorka Maneirok ezinbestekoak zirela esan zuen orduan. Hala ere, ezin izan dute zerrendarik osatu, ez baitute behar besteko babesik ikusi. Beraz, bi legealdiren ostean, desagertu egingo dira Legebiltzarretik.

Maneirok azaldu duenez, alderdia "hauteskunde kanpainari behar bezala aurre egiteko gai ez dela ikusita", Zuzendaritza Kontseiluak "hauteskundeetara ez aurkezteko erabakia hartu du".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena