Politika -

Su-etena

Su-eten batek ez duela ezer aldatzen ohartarazi du Rubalcabak

"ETAk egingo duenari edo egingo ez duenari buruzko" datuak ez dituela nabarmendu du Barne ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan ETAren balizko su-etenaz aireratu diren albiste eta adierazpenen gainean galdetuta, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak esan du "zurrumurruak" baino ez direla, "ETAren egoerak eta barruko eztabaidek handitutako zurrumurruak".

"ETAk egingo duenari edo egingo ez duenari buruzko" datuak ez dituela nabarmendu du Barne ministroak Gasteizen egindako prentsaurrekoa batean. "Dena den, mota horretako aldaketa batek ez du ezer aldatzen", aipatu du.

Era berean, datozen hauteskundeetan egotea nahi badute, "ETAri armak behin-betiko utzi behar dituela edo ETArekin harremanak hautsi behar" dituela ohartarazi dio Batasunari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea