Politika -

Konstituzio Auzitegian

PPk Abortuaren Legearen aurkako helegeitea aurkeztu du

Hala ere, Gobernuaren arabera, popularren helegiteak ez du legearen epeak betetzea eragotziko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortuaren Lege berria Konstituzioaren aurkakoa dela uste du PPk eta Konstituzio Auzitegian horren aurkako helegitea aurkeztu du, ezeztatuak dauden artikuluak kautelaz galarazteko; besteak beste, 14 asteko haurdunaldia borondatez eteteko askatasuna.

Federico Trillo PPko Justizia eta Askatasun Publikoetako koordinatzaileak adierazopenok egin ditu gaur Auzitegi Gorenetik ateratzean; bertan, Lege berria salatu du, izan ere, jaio gabea babesik gabe uzten du.

Hala ere, Gobernuko Osasuneko, Justiziako eta Berdintasuneko ministroen arabera, popularren helegiteak ez du legearen epeak betetzea eragotziko. Gurasoei baimena izan gabe abortatzeko 16 urteko adina ezartzen du lege berriak; eta uztailaren 5ean indarrean sartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea