Politika -
Akordioa
ETAk nazioartean harreman 'zabalak' dituela esan du EBk
Talde terroristei buruzko datuak eta poliziaren eta epaileen ikerketen gaineko informazioa elkarri emango diote EBk eta AEBek nazioarteko terrorismoaren kontra borrokatzeko.
Erredakzioa
Gilles de Kervoche Europar Batasuneko koordinatzaile antiterroristak ETAk nazioartean "harreman zabalak" dituela esan du, eta harreman horiek "oso garrantzitsuak" direla gaineratu du.
EBko ministroei Luxenburgon aurkeztutako terrorimosaren kontrako dokumentu batean, De Kerchovek azpimarratu du ETAk ia beti Estatu bakar batean egiten dituela atentatuak, baina nazioartean harreman asko dituela.
Europar Batasunak eta Estatu Batuek nazioarteko terrorismoaren kontrako estrategia koordinatua jarraitzeko konpromisoa hartu dute gaur; besteak beste, talde islamiarren terrorismoari aurre egiteko.
"Hemendik aurrea EBk eta AEBek terrorismoari aurre egiteko estrategia berdina izango dute, ehuneko ehunean", esan du Alfredo Perez Rublacaba Espainiako Barne ministroak.
"Akordio horren bitartez mezu argi eta bateratua bidaltzen diegu hiritarrei eta indarkeria erabiltzea nahi dutenei", gaineratu du Rubalcabak. Barne ministroak Espainiako presidentziaren menpeko azken ministroen Kontseilua zuzendu du Luxenburgon.
Testuak "terrorismoaren aurkako mezu sendoa" zabaldu nahi du, baina aldi berean, "gainerako kulturekiko tolerantzia" mezua bidali nahi du.
Talde terroristei buruzko datuak eta poliziaren eta epaileen ikerketen gaineko informazioa elkarri emango diote nazioarteko terrorismoaren kontra borrokatzeko.