Politika -

Grenoblen atxilotua

Urtzi Zubizarreta Espainiari entregatu dio Frantziak

2005ean atxilotu zuten auto bat lapurtzen saiatzen ari zenean. Donostian autobus bati eraso egitea egotzi dio Auzitegi Nazionalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtzi Zubizarreta Lizundia Frantziatik Espainiara ekarri dute gaur Poliziako agenteek. Zubizarretak sei urteko espetxe-zigorra bete du Frantzian, gaizkile talde bateko kide izateagatik, armak eta lehergaiak izateagatik, lapurtzen saiatzeagatik eta nortasun agiri faltsuak eramateagatik.

Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, talde armatuko kide izateagatik eta terrorismo delituengatik Zubizarreta atxilotzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak.

Zubizarreta 1983ko urtarrilaren 27an jaio zen eta Grenoblen atxilotu zuten, 2005eko uztailean, Oier Gonzalezekin batera auto bat lapurtzen saiatzen ari zenean.

Lehenxeago, Zubizarretak Donostiako autobus bati eraso egin zion 2000ko abuztuan, Jon Troitiño Ciria, Eneko Aizpuru Giraldo, Ekaitz Aguirre eta Jon Markel Ormazabal Gaztañagaren laguntzarekin.

Iaz, azaroan, sei urteko espetxe-zigorra ezarri zion Pariseko Auzitegiak. Zigorra bete ostean Zubizarreta behin betiko kanporatzea erabaki zuen auzitegiak. Agindua gaur bete dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea