Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Egibar: 'Euskalteleko autoetan Spain jartzea inposizio bat da'
Jeltzalearen ustez, inposizio horrekin esaten dena da 'Espainia edo Spain jarri ezean, jasotzen duzun 800.000 euroko diru-laguntza galduko duzu'.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJko parlamentariak baieztatu duenez, Euskaltelen ziklista taldearen ibilgailuetan "Spain" jartzea lehendakariak bultzatu nahi duen "normaltasunaren" isla da, eta oso argi uzten du zein den bere ideia identitatearen eztabaidan.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, atzo Patxi Lopezek Legebiltzarrean onartu zuen erabakiaren inguruan mintzatu da Egibar. Izan ere, oraindik aurrera Euskateleko ibilgailuek ''Spain edo Espagne'' izena eramango dute.
Jeltzalearen ustez, inposizio horrekin esaten dena da ''Espainia edo Spain jarri ezean, jasotzen duzun 800.000 euroko diru-laguntza galduko duzu''.
Horretaz gain, erabaki hau "lehenengo neurria" dela eta ondoren "txirrindularien kamisetetan Spain erraldoia" jartzea etorriko dela adierazi du Egibarrek. Lehendakariak emandako arrazoiak arbuiatu ditu Egibarrek, bere ustez "euskaldun guztiak mapan ezarri gaitezen laguntzera" datorrelako.