Politika -

Elkarrizketa

Oreja: ''ETAko pertsona asko Aralarren eta EAn lurreratuko dira''

Jaime Mayor Oreja PPko eurodiputatuak adierazi duenez, "ETA eta Gobernua antzezpena egiten ari dira batera" eta ezker abertzaleak ahal duen guztia egingo du hauteskundeetan parte hartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaime Mayor Oreja PPko eurodiputatuaren arabera, Aralarrek, "desagertua zegoen taldeak", urrats erabakigarria hartu du EArekin batera "ezker abertzaletik datozen, azken finean ETAtik" pertsona asko bertan lurreratzeko.

Telecincon egindako elkarrizketa batean ezker abertzalea hauteskunde autonomiko eta munizipaletan parte hartzeko "ahal duen guztia" egiten ari dela ziurtatu du Mayor Orejak. Hurrengo egunetan ETAren edo ezker abertzalearen adierazpenen bat izango dela esan du ere, instituzio lokal eta munizipaletan egon ahal izateko urratsak emanez.

PPko agintariak Gobernua ETArekin negoziatzen ari dela errepikatu du. "Guztia fikzioa da, ETA eta Gobernua antzezpena egiten ari dira batera" adierazi du Orejak, "Exekutiboak egia esatea hobe izango" litzatekeela gehituz.

EAEn Patxi Lopezen Gobernuaren lehenengoko urteari buruz galdetu diotenean, Mayor Orejak balantzea Zapateroren kontestuan egin beharko dela esan du, "hondamenezkoa" izan dela adieraziz.

PPko eurodiputatuarentzat, hauteskundeak aurreratzea "zentzuzkoena" izango litzateke eta "kezkaturik" agertu da, "Espainiako demokraziaren unerik zailenean baikaude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea