Politika -
Araba
Madrilek atzera bota du Navaridaseko zergei buruzko kontsulta
Espainiako Gobernuak gogorarazi du Estatua dela "erreferendum bidez herri kontsultak egiteko deialdiak" baimentzen dituena.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Gobernuak ez dio Navaridaseko (Araba) Udalari herri-kontsulta bat egiten utziko. Galdeketa landa higiezinen gaineko zerga baten ingurukoa izan behar zen.
Konstituzioaren 149. Artikuluan agertzen denez, Estatuaren eskumen esklusiboa da "erreferendum bidez herri kontsultetak egiteko deialdiak baimentzea".
Ministroen Kontseiluak gogorarazi du Udal araudiak herritarrei kontsultak eskatzeko eskubidea aitortzen diela, baina 71. Artikuluan agertzen da Ogasun kontuetan ezin dela halakorik egin.
Navaridaseko Udalak egin nahi zuen eta Espainiako Gobernuak baimendu ez duen galdera hau da: "Ados al zaude errepideak eta nekazal bideak mantentzeko landa higiezinen gaineko zergari % 20ko tasa bat gehitzearekin?".