Politika -

Gasteiz

Larrazabalen kargu uztea onartu du EAk, osasun-arazoak direla eta

Juanjo Agirrezabala izango da hemendik aurrera Eusko Alkartasunaren ordezkari bakarra Eusko Legebiltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Mari Larrazabalen dimisioa onartu zuen atzo EAren Exekutiba Nazionalak. Osasun-arazoengatik utzi du kargua Eusko Alkartasunaren ordezkari bakarra Eusko Legebiltzarrean eta Juanjo Agirrezabalaga Mantxolak hartuko du bere lekukoa.

Iragan ostegunean, Gasteizko Ganbarako Bilkura utzi behar izan zuen Larrazabalek zorabiatuta eta ondoezea zuelako.

EAko parlamentaria Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman zuten eta larria ez den bihotz gaitza diagnostikatu zioten bertan. Dena den, atseden hartzea gomendatu zioten. Parlamentariaren gertuko iturriek aurretik antzekoren bat pairatu zuela azaldu dute.

61 urteko Larrabal EHUko katedraduna de Zientziaren Logikan eta Zientzian eta horixe zen bere lehen agintaldia Legebiltzarreko karguan.

Juanjo Agirrezabalaga (Legazpi, 1962) bere ondorengoa, Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna eta Irakasle-ikasketetan diplomaduna da eta eskarmentu handi du instituzioen esparruan.

Eusko Legebiltzarreko udako oporraldian burutuko dute kargu aldaketa eta irailetik aurrera Agirrezabal izango da EAko ordezkaria Ganbaran..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea