Politika -
Diru-laguntzak
ETAko biktimen aldeko erakundeek 550.000 euro jasoko dituzte
Estatuko eta Euskadiko 21 erakunde izan dira diru-laguntzen onuradunak, besteak beste, AVT, Covite, Gesto Por la Paz eta Miguel Angel Blanco Fundazioa.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak 550.000 euroko diru-laguntzak eman dizkie terrorismoaren biktimen alde lan egiten duten erakundeei, iturri ofizialen datuen arabera.
Estatuko eta Euskadiko 21 erakunde izan dira diru-laguntzen onuradunak, horra hor aipagarrienak:
· Terrorismoaren Biktimen Erakundea (AVT) – 48.000 euro. · Covite – 47.998 euro.· Gesto por la Pazek 43.147 euro jasoko ditu eta horietako 7.503 euro ''Bake Hitzak. Palabras de Paz'' aldizkarira zuzenduko dituzte.· Associacio Catalana de Víctimes d''Organizatzacions Terroristes – 37.589 euro.· Espainiako Terrorismoaren Biktimen Erakundea (AEVT) – 31.951 euro. · Valentziako Erkidegoko Terrorismoaren Biktimen Erakundea – 26.608 euro.· Bakeaz – 24.746 euros.· Miguel Angel Blanco Fundazioa – 24.746 euro.· APSIVITE - 21.301 euro.· Zaitu – 24.228 euro.· EDE Fundazioa – 17.885 euros.