Politika -

Euroagindua

Frantziak ez du onartu Batasuneko kide baten kontrako euroagindua

Frantziako Justiziaren ustez, euroagindua "ez dago nahiko arrazoitua".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Auzitegiak (Frantziako hego-mendebaldea) atzera bota du Aurore Martin Batasuneko kidearen kontra Espainiak eskatutako euroagindua. Aurore Martinek ustez Batasunaren bitartez ETArekin lotura duela uste du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Frantziako Justiziaren ustez, euroagindua "ez dago nahiko arrazoitua" eta "jazoera gertatu zeneko datu gutxi eskaintzen" zituen.

Batasuna Frantziako Estatuan legezko alderdi politikoa da eta Martin (Frantziako herritartasuna dauka) joan den maiatzaren 19an atxilotu eta aske utzi zuten.

2007an ukatutako DNA probak egiteko atxilotu zuten Martin; garai hartan kalean pintadak egin zituela uste baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea