Politika -
Agerraldia egin behar zutenean
Italiako Poliziak Segiko ustezko hiru kide atxilotu ditu Erroman
Europa Press albiste agentziak azaldu duenez, azaroan Segiren aurka egindako polizia-operaziotik ihes egitea lortu zuten atxilotuek.
Italiako Poliziak Segiko ustezko hiru gazte atxilotu ditu gaur eguerdian Erroman, prentsaurreko bat eman behar zutenean, eta Zapaterok Berlusconirekin egin duen bilera hasi den ordu berean.
Europa Press albiste agentziak azaldu duenez, azaroan Segiren aurka egindako polizia-operaziotik ihes egitea lortu zuten atxilotuek.
Fermin Martinez Lakuntza, Artzai Santesteban Arizkuren eta Zuriñe Gogenola Goitia dira atxilotuak.
Hedabideen aurrean agerraldia egin behar zutenean atxilotu ditu Italiako poliziak, Erroman.
Hirurak atxilotzeko agindua emana zegoen.
Erromako Parlamentu aurrean atxilotu dituzte. Iturri berdinen arabera, une horretan agerraldian erabili behar zuten propaganda gainean zeukaten atxilotuek.
Ohar batean, gazteek agerraldia egin behar zutela iragarri zuten, Frantziak eta Espainiak euskal gazteriaren aurkako "jazarpena" salatzeko eta Estatu biei euskal gatazka konpon dezaten eskatzeko.