Politika -

Urteurrena

Irujo eta Agirre jeltzaleak omendu dituzte Iruñean

Manuel Irujoren jaiotzaren 125. urteurrenean hainbat ekitaldi prestatu ditu Irujo Etxeak. Besteak beste, Andoni Ortuzar izan da bertan.

Irujo eta Agirre jeltzaleen omenaldia, Lizarran. Argazkia: EiTB
Irujo eta Agirre jeltzaleen omenaldia, Lizarran. Argazkia: EiTB
Irujo eta Agirre jeltzaleen omenaldia, Lizarran. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko erbestea jasandako Manuel Irujo jeltzale euskaldun historikoaren jaiotzaren 125. urteurrenean (Lizarra 1891, Bilbo 1981), Irujo Etxeak hainbat ekitaldi prestatu ditu hura gogoratzeko. Besteak beste, Andoni Ortuzar izan da bertan, EAJko EBBren presidentea.

Andoni Ortuzarrek Manuel Irujo eta Fortunato Agirre politikarien ibilbide demokratikoa gogorarazi du, eta “1936ko denbora erabat nahasietan” justizia sozial eta demokraziaren alde izan zuten “ezinbesteko zeregina” gogoratu du.

Fortunato Agirre Lizarrako alkatea izan zen 1936. urtean, eta irailaren 29an 80 urte beteko dira fusilatu zutela. Alde horretatik, EBBko presidenteak Agirreren lan “galanta” nabarmendu du. “Irujo bezala bere garaiari aurreratutako gizona izan zen, goitik beherainoko demokrata, printzipioak zituen gizona, eta beste gauza batzuen artean 1931ko Euskal Estatutoa defendatzeagatik eraila izan zena”, gaineratu du Ortuzarrek.

“Autogobernuaren aldeko bere apustuak ondorio latzak izan zituen, bere bizitza hain zuzen ere. Arrazoi horregatik, ezinbestekoa da Nafarroan oso zaila zen garai batean inoiz bere printzipio eta baloreei uko egin ez zioten gizon hauen borroka defendatzea”, nabarmendu du EBBko presidenteak.

Irujo gizon ona izan zen, baina gauza guztien gainetik, humanista bat. Bere justizia eta askatasun idealengatik sakrifikatzen zalantzarik ez zuena, eta garesti ordainduz, oso garesti: 40 urteko erbestea” esan du Ortuzarrek.

Bere hitzaldian, Nafarroan Barne Ministrariaren azalpenaz kexatu da: “Batzuek 40 urte beranduago gerra irabazi nahi dute”, adierazi du. Era berean, “Molaren gorpuzkiak hobitik ateratzeaz” poztu da.

Beste alde batetik, Unai Hualde NBBeko presidenteak Bigarren Errepublikan Irujok izan zuen papera gogoratu du: “Irujo, errepublikaren aldeko eta altxaketa militarraren kontrako jarreraren defendatzaileetako bat izan zen, garairako diskurtso bihurria zuen, eta askok ez zuten gustuko”.

Ekitaldiari amaiera emateko, aurresku bat dantzatu da familietako ordezkarien aurrean Irujoren etxearen atarian eta Fortunato Agirre ere oroituz. Senideei lore sorta bat eskaini zaie Santiago Plazan, bien jaioterri den Lizarrako herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Iruñea Andoni Ortuzar argazkiak Albisteak