Politika -
Erroman
Berlusconi: 'Santuak agurtzen diren moduan agurtu dut Zapatero'
Zapatero agurtzeko hitzak esan eta gero, Italiako lehen ministroa podiumetik jaitsi da eta bakarrik utzi du Espainiako Gobernuko presidentea.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, Jose Luis Rodriguez Zapaterori: "Santuak agurtzen diren moduan agurtu dut, Aita Santuaren bedeinkapena jaso berri duenez, grazia egoeran dagoelako erabat".
Chiggiko Jauregian ordu erdiz bilduta egon ostean, nazioarteko prentsaren aurrean agertu dira agintari biak.
Zapatero agurtzeko hitzak esan eta gero, Italiako lehen ministroapodiumetik jaitsi da eta bakarrik utzi du Espainiako Gobernukopresidentea.
Jostari eta harrituta, Zapatero Berlusconiren atzetik atera da gelatik eta kazetariak bakarrik gelditu dira agintariei galdera bana egiteko zain, aurretik itundutakoaren arabera.
Chiggiko Jauregiko iturriek jakinarazi dutenez, Berlusconik ez zekien berari ere galdera bat egin behar ziotenik.
Zalantza une batzuen ostean, Zapatero gelara bueltatu da eta eszenatokia aldatu ostean Aita Santuarekin izandako bilerari buruzko galderak erantzun ditu.