Politika -

Frantzian atzeman zuten

Atzo atxilotutako ETAko ustezko kidea Josu Urbieta Alkorta da

Auto bat lapurtu eta gero atzeman zuten. Dena dela, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek baztertu egin dute ETAko kide gehiagok parte hartu izana lapurretan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako erdialdean atzo atxilotu zuten ETAko ustezko kidea Josu Urbieta Alkorta dela jakinarazi dute terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek.

Une honetan polizia-etxean daukate, Limoges-en, Parisen epailearenera noiz eramango zain.

ETAko ustezko kideak arma bat zeukan eta ibilgailu bat ostu berri zuen Saint Mexant herrian (Correze departamendua).

Atxiloketa alboko herri batean egin zuten, Vars-sur-Roseix-en hain zuzen ere.

Aipatu iturriek zehaztu dutenez, Urbieta Alkorta lapurretaren egile bakarra izan da. Hau da, baztertu egin dute beste bi pertsonak parte hartu eta ihes egin izana.

Frantziako legearen arabera, atxilotutakoa lau egun izan dezakete Poliziaren esku, epailearenera eraman baino lehen.

Aurten 20tik gora ETAko ustezko kide atzeman dituzte Frantziako Estatuan, tartean Mikel Carrera Sarobe ustezko buru militarra. Maiatzaren 20an izan zen, Baionan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea