Politika -

PSOEk igoerak onartu ostean

PPren erkidegoetan ez da zerga igoerarik izango, Rajoyren arabera

PSOEk gidatzen duen hainbat erkidegoetan errenta handiei igoerak onartu eta gero egin ditu adierazpenok PPren liderra; haren ustez, "klase ertainei kolpea" ematea suposatzen du igoerak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPren presidenteak argi utzi nahi izan du bere alderdiak gidatzen dituen erkidegoetan ez dela zerga igoerarik egingo; PSOEren beste lurralde batzuetan ez bezala, "ekonomiarentzat eta enplegu sortzeko" txarra delako.

Rajoyk bere alderdiaren iritzia adierazi du PSOEren hainbat erkidegok PFEZean errenta handiei eragiten dien zerga igoera onartu eta gero.

PPren liderraren ustez, mota horretako politika fiskalak, BEZren eta argindarraren tarifaren igoerez gain, "egoera kezkagarria" sortzen du.

Zergak igotzeak, Andalucia, Extremadura edo Kataluniak egin bezala, "klase ertainei kolpea" ematea suposatzen du, Rajoyren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea