Politika -

Ekainaren 19an, urtebete

Arrigorriagak plaza bat eraikiko du Eduardo Puellesen omenez

Enparantza ez ezik, ETAk hildako guztien omenez oroitarri bat ere eraikitzea onartu dute, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrigorriagako Udalaren Bozeramaleen Batzordeak Eduardo Puelles Polizia Nazionaleko inspektorearen omenez (ETAk iazko ekainaren 19 hildakoa) plaza bat eraikitzea onartu du EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, Jesus Sevilla PPren bozeramaleak adierazi duenez.

Alberto Ruiz de Azua EAJko alkateak deitutako saioan, ETAren biktima guztien omenez enparantza horretan oroitarri bat ere eraikitzea onartu dute, Puellesen autoan banda armatuak duela urtebete bonba lapa bat jarri eta atentatua egin zuen lekuaren ondoan.

Maite Barahona Arrigorriagako PSE-EEren bozeramaleak azaldu duenez, bere alderdia "pozik" dago akordioa dela-eta; baina EAJk "in extremis" onartu izana kritikatu du, bere taldeak eta PPk ez ohiko osoko bilkura baterako eskaerak bultzatuta.

"Maiatzeko azken egunetatik daramagu lanean gai honen inguruan eta azkenean onartu dute ez dutelako beste aukerarik izan", ordezkari sozialistak gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea