Politika -

Gobernu osaketa

Felipe VI.ak alderdiekin bilera erronda egingo du hilaren 24 eta 25ean

Alderdi politiko bakoitzak erregearekin biltzeko aukeratutako ordezkarien zerrenda bidaliko dio Diputatuen Kongresuko presidenteak Espainiako erregeari urriaren 20an.

Felipe VI.a erregea eta Ana Pastor. Artxiboko argazkia: EFE
Felipe VI.a erregea eta Ana Pastor. Artxiboko argazkia: EFE
Hilaren 24an hasiko ditu Felipe VI.ak elkarrizketak, inbestidurarako

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdi politikoekin beste bilera erronda bat egingo du urriaren 24an eta 25ean, hautagairen batek inbestidura saioan aukeratua izateko adina babes ote duen ala ez egiaztatzeko. Hala ez bada, erregeak Gorteak desegingo ditu urriaren 31n.

Espainiako Errege Etxeak ohar bidez jakinarazi duenez, alderdi politiko bakoitzak erregearekin biltzeko aukeratutako pertsonen zerrenda bidaliko dio Ana Pastor Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteak Felipe VI.ari. Errege Etxeak hilaren 20an bertan bidaliko dio Pastorri bileren egutegia eta Kongresuak hurrengo egunean, hilaren 21ean, emango die hitzorduen berri alderdi politikoei.

Bilera erronda amaitutakoan inbestidurarako hautagairik balego, Pastorri legokio inbestidura saioa deitzea. Espainiako presidentea aukeratzeko epea urriaren 31n amaitzen dela kontuan izanda, litekeena da balizko inbestidura saio horrek Iberoamerikako goi-bilerarekin kointziditzea; izan ere, hilaren 28an eta 29an egingo da Cartagena de Indiasen (Kolonbia).

Felipe VI.a erregeak ez luke goi-bilera horretan parte hartzeko arazorik izango; bai, ordea, Mariano Rajoy jarduneko Espainiako Gobernuko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Alderdi politikoak Gaurko azken orduko albistea