Politika -

Presoak

Ibon Fernandez Iradiren kasua berriz aztertuko dute Parisen

Esklereosi anizkoitza duela eta aske uzteko eskaera epaile berriez osatutako epaimahai batek aztertuko du, azaroaren 24an.

Ibon Fernandez Iradi askatzea eskatzeko Baionan egindako manifestazio bat. EiTB
Ibon Fernandez Iradi askatzea eskatzeko Baionan egindako manifestazio bat. EiTB
Ibon Fernandez Iradi askatzea eskatzeko Baionan egindako manifestazio bat. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Fernandez Iradi preso gaixoaren kasua berriz aztertuko dute azaroaren 24an Parisen, lasartearraren senideek eta abokatuk gaur iragarri dutenez. Espetxealdia bere gaixotasunarekin bateragarria zela ebatzi zuen epaia deuseztatu eta eskaera berraztertzea erabaki zuen Kasazio Gorteak ekainaren 22an.

Esklerosi anizkoitza du aspaldidanik eta 2013an hura askatzeko abiatu zuten prozeduran hainbat gorabehera izan dira. Oso prozedura geldoa izaten ari direla salatu dute abokatuek eta familiak eta behin betiko erabaki bat nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko azken orduko albistea