Politika -
Prentsaurrekoa
ELEAKek 'Mozal Legea' ez ezartzea eskatu dio Donostiako Udalari
Kolektiboaren iritziz, 'arau horrek delitu bihurtzen du edozein kritika edo disidentzia'.
Agentziak | Erredakzioa
ELEAK kolektiboak "Mozal Legea" baztertzeko eskatu dio larunbat honetan Donostiako Udalari. Emandako datuen arabera, "20 bat pertsona" zigortu dituzte Gipuzkoako hiriburuan, isunetan guztira 7.000 euro ordainarazi ostean.
Donostiako ELEAKeko ordezkariak prentsaurrean agertu dira gaur goizean udaletxearen aurrean. Agerraldian irakurritako agirian "desobedientzia zibilerako" deia egin dute, "Mozal Legeak" eskubideak urratzen dituela argudiatuta.
Horrez gain, lege honek "edozein kritika edo disidentzia delitu bilakatzen duela" salatu dute, eta joan den uztailaren 1ean onartu zutenez gero, "gutxienez 20 pertsona inguru zigortu dituzte" Gipuzkoako hiriburuan.