Politika -

Eusko Legebiltzarra

Eva Blanco (EH Bildu) izango da Mahaiko presidenteorde lehena

Juanjo Agirrezabalak azken lau urteetan egindako lanak hartuko ditu bere gain Amurrioko legebiltzarkideak.

Eva Blanco de Angulo. Argazkia: EH Bildu
Eva Blanco de Angulo. Argazkia: EH Bildu
Eva Blanco de Angulo. Argazkia: EH Bildu

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Eva Blanco de Angulo legebiltzarkidea proposatuko du ostiral honetan osatu behar den Mahaiaren Lehen Presidenteordetzarako, eta ziurrena, bera izango da karguan XI. Legealdian.

Urriaren 21ean egingo dute Eusko Legebiltzarra eratzeko bilkura. Mahaia bost kidek osatzen dute, eta aurreikuspenen arabera, EAJk bi ordezkari izango ditu, eta EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk, bana. PPk ez du ordezkaritzarik izango erakunde honetan.

EH Bilduk ohar batean jakinarazi duenez, Eva Blanco proposatuko du koalizioaren ordezkari gisa. Juanjo Agirrezabalak azken lau urteetan bete duen karguaren ardura hartuko du bere gain, horrenbestez, legebiltzarkide abertzaleak.

Blanco itzulpengintzan aritu da ikus-entzunezkoen arloan, eta 2012az geroztik, legebiltzarkide da Gasteizen. Ostiraletik aurrera, lehen presidenteorde bezala, Parlamentuko Langileen Batzordearekiko harremanaz ere arduratuko da, EH Bildu legebiltzar-taldean dituen zereginez gain.

Blanco Amurrioko zinegotzia ere bada, baina koalizioak oharrean jakinarazi duenez, Legebiltzarreko Mahaiaren ardura hartuta, kargu horri uko egingo dio "bere jardun politikoa Parlamentuan zentratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra EH Bildu Gipuzkoa