Politika -

Bakegintza

Eusko Irratiari eskaini dio elkarrizketa bakarra Brian Currinek

Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarreraren aurrean, Euskal Herritik gidatutako prozesu bat defendatzen duela azaldu digu Brian Currinek, Iratxe Etxebarriak egindako elkarrizketan.

play icon 7:15

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarreraren aurrean, Euskal Herritik gidatutako prozesu bat defendatzen duela azaldu digu Brian Currin Nazioarteko Kontaktu Taldeko buruak, Iratxe Etxebarriak egindako elkarrizketan. Armagabetzea baliogabatzeko arriskua ere ikusten du, Frantziako poliziak bezala, ETAren armak atzematen jarraitzen bada. Ukatu egin du bake prozesua blokeatuta egotea. Baikor agertu da, Bilbon egindako bileretan ikusi baitu euskal eragile eta alderdi politikoen artean badagoela borondatea aurrera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea