Politika -
Eusko Legebiltzarra
"Adostasunak garrantzia izango du legealdi berrian"
Bakartxo Tejeria izango da Eusko Legebiltzarraren mahaiko presidentea. Hiru ardatz nagusi azaldu dizkigu: estatus politiko berria, bakea eta bizikidetza eta gizarte ongizate sistema sendotzea.
Abian da Eusko legebiltzarraren hamaikagarren legealdia: Bakartxo Tejeria izango da mahaiko presidentea. Elkarrizketa egin diogu Mezularian: hiru ardatz nagusi azaldu dizkigu: estatus politiko berria, bakea eta bizikidetza eta gizarte ongizate sistema sendotzea. Ardatz horietan adostasunak izango duen garrantzia azpimarratu du. EH BILDU, PSE, PNV eta ELKARREKIN PODEMOSeko mahaikideak ere izango ditu ondoan. Alderdi popularra mahaitik kanpo geratu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea