Politika -

PSOEren Batzorde Federala

PSOE hautsiz gero, errua zuzendaritzarena litzatekeela dio Mendiak

Patxi Lopezek, berriz, 'ezetza' berretsi duen arren; hala ere, abstentzioa gailenduko balitz, gutxienekoa behar lukeela aitortu du, "alderdia gehiago banandu ez dadin".

PSOEren egoitzaren ataria, Batzorde Federala hasi aurretik. Argazkia: EFE
PSOEren egoitzaren ataria, Batzorde Federala hasi aurretik. Argazkia: EFE
Mendia: 'PSOE hausten bada, zuzendaritza izango da erantzule'

1:07

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia euskal sozialisten idazkari nagusiak Batzorde Federalaren atarian esan duenez, gaur Rajoyri ezezkoa eman beharrean, abstentzioa erabaki eta PSOE hausten bada, errua alderdiaren zuzendaritzak izango du.

Ferrazeko egoitzan egindako adierazpenetan, ez du argi utzi boto-diziplina urratzeko prest egongo litzatekeen ala ez. Egoera iritsita, euskal sozialistek organo federalak "beti" errespetatzen dituztela esan du.

Rajoyri "ezetz" esatearen aldeko iritzia berretsi du, eta jarrera bera erakutsi du Patxi Lopez lehendakari ohiak. Azken honen esanetan, sozialistak "elkarri minik ez ematea" bilatu behar dute gaur, eta abstentzioa erabakiz gero, "alderdia gehiago hautsiko" ez duten formulak adostu.

Horrez gain, PSOE eta Espainiarentzat onena "herrialde hau egituratzeko gaitasunik ez duen Gobernua ez babestea" dela esan du; arazoak ekidin beharrean, "larriago" egiten dituela argudiatuta.

Hori dela eta, "ezezko" iritzia mantendu behar dela azpimarratu du, eta gaurko Batzordeko eztabaidan "guztiontzat erabaki egokiena" har dadin espero du.

Bestalde, Mendiak ez du arrazoirik ikusten sozialistek azken hilabeteotan izandako irizpidea aldatzeko. Hala, gogotsu dagoela adierazi du, abstentzioaren alde daudenen azalpenak entzuteko. Orain arte alderdiaren baitan isilik egon direla dio, baina hortik kanpo PPren gobernua erraztu nahi izan dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSOE Gaurko azken ordukoa